BERRIA
210.000 euro gutxiagorekin laguntzeko Eusko Jaurlaritzak hartutako erabakiak babes nahikorik gabe utzi du egunkaria. Errealitate horren aurrean, BERRIA
sinadura bilketa egiten ari da
BERRIA Babestu lelopean, besteak beste, herritarrei euskarazko egunkari bakarraren etorkizuna babesteko eskatzeko. Oztopo handia da hori bai proiektua garatzeko, bai iraupenerako hain
garrantzitsua den berritze prozesua aurrera eramateko. Erabakia onartezina iruditzen zait, eta, nire sinadurarekin, eskatu nahi dut erabakian atzera egin eta gutxienez 2013ko laguntza bera eman diezaiola Eusko Jaurlaritzak.