Gaur goizean hasi dituzte lanak
Egurrezko ate bi ipiniko dituzte pasealekuaren alde banatan. Espainiako Kosta Zuzendaritzak bideratu ditu lan horiek, beste hainbat pasealekutan egin legez, joan den urteko denboraleen ondorioz izan ziren ezbeharrak tarteko. Gaur goizean hasi dira ateak ipintzeko lanak egiten, Mutrikuko aldean. Eguna amaitu orduko bi ateak ipinita edukiko dituzte. “Denboralea egiten duen egunetan ate biak itxiko dituzte, herritarren segurtasuna bermatzeko”, azaldu dute langileek, eta gainerako egunetan ateak zabalik egongo dira, hormari eutsita. Tratatutako ateak dira.