Ondarroako III. Literatur Amuak egitasmoak bertoko euskal sortzailei lekua emango die
https://www.youtube.com/watch?v=N5CJJV_WOI0&feature=youtu.be Literatur Amuak egitasmoa aurkeztu du gaur [urriak 22] iluntzean egindako prentsaurrekoan Ondarroako Udalak. Aurkezpen ekitaldian izan dira Leire Beitia udal euskara zinegotzia, Txomin L. Aramaio udal batzordeko kidea eta Xabier Mendiguren euskal idazle eta elkar argitaletxeko editorea.
Urriaren 30etik azaroaren 2ra literaturagaz zerikusia duten diziplina desberdinetako ekimenez gozatzeko aukera egongo daEra berean, urriaren 30etik azaroaren 2ra Ondarroan literaturagaz zerikusia duten diziplina desberdinetako ekimenez gozatzeko aukera egongo dela aurreratu du Beitiak. “Amua bota genion euskal literaturari eta horretan jarraitzen dugu. Gozatzea besterik ez da falta”. Bestalde, aurtengo Literatur Amuak egitasmoan hainbat diziplinatako artistak egitarauan sartzen saiatu direla nabarmendu du Txomin L. Aramaio udal batzordeko kideak. Kanpoko artistak egoteaz gain, ondarrutarrek ere parte hartuko dute ekimenetan. Bertokoen artean, esate baterako, Mikel Etxaburuk, Keu Agirrretxeak lagunduta, bere bigarren liburuaren aurkezpen musikatua egingo duela aurreratu dute, hilaren 31n. Edota Garazi Etxaburu Ondarroako dantzaria tartean dagoen Naufragoak ikuskizuna, azaroaren 1ean. Aurten gainera, herriak toki berri bat berreskuratu duela azpimarratu nahi izan du L. Aramaiok. “Iaz ez genuen eduki, baina aurten toki garrantzitsu bat berreskuratu dugu Ondarroan ekintzak antolatzeko. Zapatuan egingo diren ekimen guztiak Beikozinin egingo dira. Horrez gain, egingo diren beste hainbat ekimenen artean, aipagarrienetako bat, Kofradia Zaharreko bigarren solairuan barikuan Nola belztu behar zuria ikuskizuna izango litzateke. Bertan Bide Ertzeango musikaria egongo da. Ikuskizun polita dela deritzot”. Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko kideak, ostera, Augustin Zubikarai sariei buruz hitz egin du. “Saria Elkar argitaletxeak eta Ondarroako Udalak sortu genuen 2001ean Augustin Zubikarai omentzeko eta gaurko idazleak plazaratzeko”. Hasiera batean nobela laburren sariketa zela azaldu du, genero hori gutxi lantzen zelako, baina urte batzuk pasata, beste aldaketa bat egin eta nobelak idazteko beka bat egitea erabaki zela adierazi du Mendigurenek. “Beka formatu honekin 2010ean hasi ginen. Urte hartan Joxean Agirrek irabazi zuen, eta urterik urte irabazleak honakoak izan dira: Itsaso Arake, Garbiñe Ubeda eta Garazi Kamio. Garazi Kamioren liburua datorren astean bertan aurkeztuko da. Datorren astean jakingo dugu baita ere, nor den aurtengo irabazlea” Aurten 26 behar aurkeztu direla ere argitu du Xabier Mendigurenek. Urriaren 30eko galan jakitera emango da irabazlearen izena. Epaimahaiko kideak Leire Bilbao, Ana Urkiza idazle ondarrutarrak eta Xabier Mendiguren bera izango dira. Aurtengo irabazlea datorren urtean irakurri ahal izango dela aurreratu du Mendigurenek. EGITARAUA Urriak 30, eguena.
- 18:00etan, Kofradia Zaharrean. Augustin Zubikarai III. Ipuin Rally-aren sari-banaketa
- 19:00etan, Kofradia Zaharrean, Zapatak antzerkia. Ainhoa Alberdi, zuzeneko musikarekin.
- Kofradia Zaharrean, Augustin Zubikarai Nobela Saria. Garazi Kamioren nobela, Orube abandonatuak 2013ko nobela bekari esker argitaratua. Joxemari Urteagak elkarrizketatuko du egilea. 2014ko saria: nobela proiektu bekadun berria azalduko da.
- Jarraian, Nanoipuin lehiaketako sari banaketa eta irakurraldia.
- 17:30ean, Txomin Agirre Udal Liburutegian. Munduko ipuinak. Ipuin kontalaria: Ines Bengoa. (4 eta 8 urte bitarteko haurrentzako).
- 20:30ean, Kofradia Zaharrean, Hodeiak zapatetan. Mikel Etxaburu eta Keu. Solasaldia eta poesia errezitaldia. Mikel Etxabururen poesian maitasuna eta askatasuna dira gai nagusiak.
- 22:30ean, Kofradia Zaharrean, Nola belztu behar zuria. Musika eta poesia. Joxan Artzeren liburuetako poesia ahots eta doinuz jantzi dute Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek.
- 12:00etan, Beikozini Antzokian. Garai hura gara. Xabier Lizaso pianojoleak Larrañaga, Gamarra eta Osinaga konpositoreen musika ekarriko du. Eta Andoni Egaña bertsolariak, ostera, Fernando Amezketarraren lana ekarriko du gogora. Arte-mota eta pertsonaia ezberdinak erralato baten bitartez txirikordatuta.
- 18:30ean, Beikozini Antzokian. Naufragoak. Dantzaz konpainia.
- 23:00etan, Beikozini Antzokian. Mikel Urdangarin.
- 18:00etan, Kofradia Zaharrean. Salto antzerkia.