
Hondakinen bilketa sistema erabakitzeko partaidetza prozesua amaitzear dago Mutrikun. Udalak jakin eragin duenez, saio bakarra gelditzen da: bata herriarentzat eta bestea hondakin sortzaile berezientzat (elkarte gastronomikoak, jatetxeak, dendak, jantokiak…).
Herritarrentzako saioa bihar [urriak 28] 18:30ean, Zabiel Kultur Etxean egingo da. Sortzaile berezientzako saioa, aldiz, etzi [urriak 29], 15:00etan egingo da Zabielen. Mutrikuko Udalak aurreratu duenez, bihar eta etzi egingo diren azken saioak “pisu nabarmena” edukiko dute. “Bertan erabakiko dituzte herritarrek herriko bilketa sistemak ze ezaugarri izango dituen. Orain arteko saio eta mahainguruan, informazioa jaso eta informazio horrekin aukeraketak egiten joan dira. Azken saio honetan bidearen azken zatian daude eta amaiera emango diote prozesuari”.
Behin lan batzarretan lortutako emaitza eta ondorio guztiak Hondakinen Batzordekoen (Bildu, EAJ, Berdeak-Independenteak, Natur Taldea, Bosgarren Edukiontziaren Aldeko Plataforma eta Zero Zabor) esku geratuko dira. “Hortik aurrera batzordeak herri galdeketa prestatzeari ekingo dio”.