Txipiroiak astindu dituzte asteburuan Lekeitioko Aisialdi Taldekoek
Txipiroiaren VIII. Jardunaldi Gastronomikoak ospatzen zirela eta hainbat ekintza egin dituzte Lekeitioko Aisialdi taldekoek. Txikienek, eskulanak egin zituzten ludotekan, eta Eskolapea apaindu zuten txipiroiez betetako itsaso polit bat irudikatuz. 6 eta 11 urte bitartekoek berriz, kartoiekin tximinoi handiak egin, eta kalejiran joan ziren herrian zehar irudiak jartzen. Azkenik, nagusienek, txipiroiak garbitu, sukaldatu eta afari ederra egin zuten zapatuan. Txipiroiak saltsa beltzean eta txipiroi erroak egin zituzten.
Herriko ezagutza eta kultura sustatzeko jardunaldi hauetan “pozik” parte hartu dutela esan dute aisialdi taldekoek, eta bide horretatik, hurrengo geltokia, Katu Beltza izango dela aurreratu dute: “Egun honetan ere egitarauan parte hartu eta antolatzeko gogotsu gaude”.
Aisialdi taldeak blog-a sortu berri du, aisialdiastinduz.wordpress.com, eta aurrera begirako ekimenen jarraipena blogetik egiteko aukera dagoela aipatu dute.
