Usotegi Eguna «bikaina» izan dela esan dute parte hartzaileek
Eguraldi onagaz, hainbat herritarrek parte hartu zuten zapatuan Usotegi Egunean. «Jakoba Errekondok parkearen ezaugarri nagusiak deskribatu eta tailer gidatua egin zituen. Ekoizleak ere lortutako salmentekin pozik geratu ziren», azaldu dute Lekitto Bedarrekoek. Auzolanean osotutako otzara Ani costera Baigorriko bizilagunak irabazi zuen eta Larruz-ek egindako gaztaren irabazlea Zuriñe Egia markina-xemeindarra izan zen. Ortuko kalabazin, piper, berenjena, porru eta beste hainbat produktugaz egindako pintxoak ere dastatu ahal izan zituzten herritarrek. “Horrez gain, genero taldeetako laguntzaileek ekarritako jakiak ere jan ahal izan ziren”. Joaldunekin eta abarrekin, taldeko kideek eskerrak emanez amaitu zuten ospakizuna. “Udal ordezkariei, Usotegi Egunean etortzearren, Danobat enpresari, Zakari, Rubio, Peke, Ugarteburu eta Juanpe igeltseroei, auzolanean laguntzeagatik”. Guzti horretaz gain, Lekitto Bedarrekoek Santa Katalinan eta Usotegin ortu komunitarioak lantzeko aukera hor dagoela azpimarratu zuten.
Argazki galeria [nggallery ID=207]
