Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Alfonso Zenon absolbitu egin du epaileak Aresek jarritako auzian

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/10/29
Abokatua auzitara eraman zuen Rodolfo Aresek, 2010eko urtarrilean Ondarroan atxilotutakoak Ertzaintzaren esku tortura psikiko zein fisikoak jasan zituztela esan eta gero. Aresek “kalte moralak” egin izana leporatu zion abokatuari eta hain justu horregatik jarri zion helegitea. Bada, orain, Bizkaiko Lurralde Auzitegiak orduan gertatutakoa “iraungita” dagoela esan du eta ondorioz abokatua auzi horretan absolbitu egin du. 15 hilabeteko kartzela zigorra, denbora horretan lanetik kanporatzea eta Aresi “kalte moralengatik” 15.000 euroko ordainketa egiteko eskaera egin zuten fiskalak eta Aresen akusazio partikularrak Bizkaiko Auzitegian. Defentsak, berriz, –Zenonek bere burua defendatu zuen– absoluzio eskaria berretsi zuen, “ezelako deliturik ez zegoela” argudiatuz.
ALFONTSO_ZENONEN_AURKAKO_E

Ares, otsailean, epaiketa egin ostean, kazetarien galderak erantzuten.

Otsailaren 5ean izan zen auzi horretako azken saioa. Bi tesik talka egin zuten egun horretan: batetik, akusazioarenak, torturak ez zirela existitzen ziotenak. Bestetik, abokatuen salaketak, torturak egin egiten direla ziotenak. Epaiketa 09:30ean hasi zen, eta lehenengo Berriako eta Garako kazetariek deklaratu zuten, haien atzetik Rodolfo Aresek. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburu izandakoak berretsi egin zuen abokatuaren kontra ipinitako kereila, “bere ohorea eta Ertzaintzaren izen ona zikinduak” izan zirelako. Akusazioen txanda amaituta, defentsaren lekukoek hartu zuten hitza: Urtza Alkortak, Asier Badiolak, Zunbeltz Bedialaunetak eta Xeber Uribek Ertzaintzaren esku tortura psikiko zein fisikoak jasan zituztela esan zuten berriro ere, eta beraiek eskatu ziotela Zenoni tortura horiek publikoki zein judizialki salatzea. Martxelo Otamendi Berria egunkariaren zuzendariak ia ezin izan zuen deklaraziorik egin. Epaileak ez zion utzi azalpenik ematen, bere kontakizuna epaiketaren gaiagaz lotuta ez zegoela iritzita.  “Torturak egon zirela ez zela frogatu esaten zuten behin eta berriz. Kontua da, baina, nazioartetik dauden salaketak ikertzeko eskariei ez dietela jaramonik egiten”, agertu zuen Zenonek auzitegitik atera ostean. Epaia jakin aurretik ere, erruduntzat joko balute, Zenonek errekurtsoa jartzeko asmoa zeukala aurreratu zuen orduan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.