Jasone Osoro eta Xabier Mendiguren ‘Sick’ proiektuaren aurkezpenean
Kofradia Zaharrean egindako ekitaldiagaz hasi zen atzo [urriak 30] aurtengo Literatur Amuak.
Iluntzean, Ipuin Rally-aren sari banaketaren ostean, Ainhoa Alberdik
Zapatak antzerkia eskaini zuen zuzeneko musika eta guzti. Jurdana Otxoaren biolin hotsek lagunduta bakarrizketa hunkigarria eskaini zuen Kofradia Zaharrean batu zirenen aurrean. Antzerkia amaitu eta gero, Alberdik antzerkia ikustera hurbildu ziren guztiei eskerrak eman zien.
Jarraian, Garazi Kamio iazko Augustin Zubikarai Nobela saridunak
Orube abandadonatuak liburua aurkeztu zuen. Joxemari Urteagak elkarrizketatu zuen egilea. Bere azken eleberriari buruzko elkarrizketa interesgarria egin zion Urteagak Kamiori. Besteak beste, Mario, Miren eta Maider
Orube abandonatuak eleberriko pertsonaia nagusiei buruz berbetan aritu ziren.
Xabier Mendiguren Elkar argitaletxeko editoreak, bestalde, Jasone Osoro aurtengo Augustin Zubikarai Nobela sariduna elkarrizketatu zuen.
Sick nobela proiektuaren inguruan hitz egiten aritu ziren. Osororen beharra beste sariketara aurkeztu ziren 26 proiektuaren artean onena izan dela nabarmendu zuen Mendigurenek.
Nanoipuin lehiaketako irabazleak eta epaimahaikideak. Ezkerretik eskumara: Leire Bilbao, Inger Revuelta, Leire Egigurenen ama, Alaine Agirre eta Ana Urkiza.
Augustin Zubikarai Nobela Sarien inguruko aurkezpena egin eta gero, nanoipuin lehiaketako lehen hiru irabazleak ezagutzera eman zuen Leire Bilbao epaimahaikideak. Hiruek 140 karakteretako ipuina irakurtzeko aukera izan zuten. Leire Egiguren Urrosolo ondarrutarrak irabazi du aurten lehiaketa. Bigarren Alaine Agirre Garmendia eta hirugarren Inger Revuelta Bustingorri izan ziren.
HURRENGO EGUNETAKO EGITARAUA
Gaur
- 20:30ean, Kofradia Zaharrean, Hodeiak zapatetan. Mikel Etxaburu eta Keu. Solasaldia eta poesia errezitaldia. Mikel Etxabururen poesian maitasuna eta askatasuna dira gai nagusiak.
- 22:30ean, Kofradia Zaharrean, Nola belztu behar zuria. Musika eta poesia. Joxan Artzeren liburuetako poesia ahots eta doinuz jantzi dute Bide Ertzean taldeak eta Metrokoadroka kolektiboko Oier Guillan eta Asier Sarasola deklamatzaileek.
Bihar
- 12:00etan, Beikozini Antzokian. Garai hura gara. Xabier Lizaso pianojoleak Larrañaga, Gamarra eta Osinaga konpositoreen musika ekarriko du. Eta Andoni Egaña bertsolariak, ostera, Fernando Amezketarraren lana ekarriko du gogora. Arte-mota eta pertsonaia ezberdinak erralato baten bitartez txirikordatuta.
- 18:30ean, Beikozini Antzokian. Naufragoak. Dantzaz konpainia.
- 23:00etan, Beikozini Antzokian. Mikel Urdangarin.
Etzi
- 18:00etan, Kofradia Zaharrean. Salto antzerkia.