
Argazkian balea saltoka ikusi daiteke. Argazkia: @mugarteburu
Azken egunotan, kantauri itsasoko hainbat tokitan ikusi dute balea. Mutrikuko uretan ikusteaz gain, Hondarribian eta Hendaian ere ikusi dute hainbat arrantzalek.
Berez, ez da inguruoetan ikusten den balea mota bat. Balea xibarta edo konkorduna (‘Megaptera novaeangliae’) barikuan Hendaian, zapatuan Hondarribian eta domekan Mutrikun ikuskatu zuten. Momentuz, jendeak ez daki toki batean zein bestean ikusitako animaliak berdinak edo desberdinak ziren ala ez. Azkenekoz, 2012an ikusi zen espezie honetako zetazeoa, Bilbo inguruan.