Literatur Amuak egitasmoaren balorazio positiboa egin du Ondarroako Udalak
https://www.youtube.com/watch?v=78MU5ktCpRQ
Adin guztietako ikusleak batu ditu Literatur Amuak egitasmoak. Pozik agertu da Leire Beitia euskara zinegotzia. "Txikienak liburutegian batu ziren eta nagusiagoak beste hainbat ekimenetan batuta ikusi ditugu. Ekimena herritar guztientzat egin dugunaren irudipena dugu. Ez dugu inor kanpoan utzi".
Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
Adin guztietako ikusleak batu ditu Literatur Amuak egitasmoak. Herritarrek erantzun ona eman dute hirugarren urtez. Pozik agertu da Leire Beitia euskara zinegotzia. “Txikienak liburutegian eta nagusiagoak beste hainbat ekimenetan batuta ikusi ditugu. Ekimena herritar guztientzat egin dugunaren irudipena dugu. Ez dugu inor kanpoan utzi”.
Mikel Etxaburu eta Keu Agirretxea bariku iluntzeko ekimenean
Aurreko bi urteekin alderatuz, gainera, aurten eguenean egin zen sari banaketa eta Augustin Zubikarai proiektuen aurkezpena indartu egin direla nabarmendu du Beitiak. “Sari banaketen eta proiektuen aurkezpenean tartean Zapatak antzezlana sartzen igarri egin dugula uste dugu. Beharbada, lehen elkarrizketa entzutera joango ez zen jendea, oraingo honetan antzerkira joan denean gelditu egin da. Proiektu horiek aurkezteko sasoian jende gehiago ikusi dugu aurten”.
Egin diren ekimen guztien artean, Naufragoak dantza saioak batu du ikusle gehien. Bestalde, Beitiak herriko sortzaileak aipatu gabe ezin izan ditu utzi. “Mikel Etxaburu eta Keu Agirretxearen ekimena aipatu gabe ez nuke utzi nahi. Guretzako plazer bat izan da euren parte hartzea”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.