Azaroaren 9an Katalunian egingo duten kontsulta egunaren bezperan, euskal herritarrek ere erabakitzeko eskubidea defendatzeko eta gauzatzeko duten eskubidea aldarrikatuko dute, Donostiako Zurriola hondartzan. Horretarako, mosaiko erraldoia egin nahi dute, eta hara joateko autobusak ipini dituzte Lea-Artibaitik eta Mutrikutik. Zehatz esateko,
Mutrikutik eta Ondarroatik aterako dira, hain zuzen. Markina-Xemeingoak autoetan joango dira Zumaiara, eta Donostiarako trena hartuko dute han. Etxebarrikoak autoz joango dira Donostiara.

Mosaikoan parte hartzeko, gainera, txartelak erosi beharko dira aldez aurretik (5 euro).
Markina-Xemeinen, Etxebarrian eta Lekeition, txartel guztiak saldu dituzte. Mutrikun eta Lekeition, baina, autobusean joateko lekua badago. Interesa duenak Gure Esku Dago ekimenaren kideekin jarri beharko du harremanetan.
Autobusak:
- Mutriku. 09:30ean Goiko autobus geltokian. Txartelak eros daitezke oraindik.
- Ondarroa. 09:30ean portuko autobus geltokian (bi autobus bete dituzte).
- Markina-Xemein. 09:00etan aterako dira Kaitik. Autoetan joango dira Donostiara.
- Lekeitio. 09:30ean aterako dira Mandaskatik. Bigarren autobusean joateko lekua dago oraindik.
- Etxebarri. 15-20 bat kagunek parte hartuko dute mosaikoan, eta autoetan joango dira.