09:00etatik 13:00etara izango dute parte hartzaileek Ekozain Ekologia Taldeak antolatutako lehiaketan argazkiak ateratzeko aukera. Adin guztieri zabalik dagoen lehiaketa bi mailatan banatua egongo da: 14 urtetik beherakoak, eta nagusiak.
Markina-Xemeinen, ekintzak eta emaitza iraunkorrak ekologian izango da aurtengo gaia. “Markina-Xemeinen urteak dira ingurumena zaintzeko hainbat ekintza egiten direla. Zertan islatu dira? Kontzientziazio lan horren zein adierazle aurki ditzakegu gure herriko hirigintzan, berdegunetan, zaborren kudeaketan, uretan, mugikortasunean, eta abarretan”, azaldu dute Ekozaingoek.
Lehiaketan parte hartzeko izen ematea eta makina digitaleko memoria tarjeta hutsa erakustea 09:00etatik 09:30era egin behar da Arkupean. Gero, tarjetak, 13:00etarako entregatu beharko dira berriz, Arkupean. Danetara, parte hartzaileek eurak aukeratutako sei argazki entregatu beharko dira lehiaketara, JPG formatuan, eta antolatzaileek azaldu dutenez, ikutu txikiak egin ahal zaizkio argazkiari, argia, fokatzea eta kolorea esate baterako.
Urtero modura, ataratako argazkiak ikusgai jarriko dituzte erakusketa batean, eta amaitutakoan, argazkiak, itzuli egingo zaizkie parte hartzeileei. Argazki sarituak, baina, ekologia taldearen esku geratuko dira.
Bost pertsonak osotuko dute epaimahaia: Ekozain Ekologia Taldeko kide batek, Markina-Xemeingo Udaleko ordezkariak, eta beste hiru adituk.
GAIAK ETA SARIAK
Nagusiak
- 250 euro, Ekoargazki Bilduma Onenari.
- 70 euro, Markina-Xemeinen oraintsu berriztatutako antinuklear horma-irudiari gehitutako pertsona edo pertsonen ekoargazki onenari.
- 70 euro, Aldarrikapen ekologikoen ekoargazki onenari.
- 70 euro, Markina-Xemeingo gaur egungo ekintza ekologikoei buruzko ekoargazki onenari.
14 urtetik beherakoentzat
- 150 euro, Ekoargazki Bilduma Onenari.
- 50 euro, Markina-Xemeinen oraintsu berriztatutako antinuklear horma-irudiari gehitutako pertsona edo pertsonen ekoargazki onenari.
- 50 euro, Aldarrikapen ekologikoen ekoargazki onenari.
- 50 euro, Markina-Xemeingo gaur egungo ekintza ekologikoei buruzko ekoargazki onenari.