Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Udala

Eusko Jaurlaritzak eta Lekeitioko EAJko ordezkariek izandako jarrera salatu du Lekeitioko Udalak

Lea-Artibai eta Mutriku
2014/11/06

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Lekeitioko EAJ-PNVk antolatuta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Lazunarri moilaren inguruko obren aurkezpen publikoa egingo dute bihar, eta Eusko Jaurlaritzak garatuko duen obraren aurkezpen hitzaldia administrazio publikoak egin beharko lukeela dio udalak, ez EAJk.

Udalari ez zaio egokia iruditzen karguak emandako informazioaz baliatzea alderdi konkretu baten mesedetan. “Ordezkari publikoak herritar guztiekiko betebeharra daukate eta ez bakoitzaren alderdiarekikoa bakarrik. Alderdikeriaz jokatzen daude, informazioa EAJren interesetan erabiltzen ari dira”, azpimarratu du udalak. Modu horretan langile publikoak egindako lanaz jabetu nahi dira udalaren ustez, “administrazio publikoaren baliabideak alderdiaren mesedetara erabilita”.

Horrelako jarrerek administrazioen arteko kolaborazioa oztopatzen dutela dio udalak, eta modu horretan, orain arte elkarlanean egindako lan guztia zalantzan jartzen dela. Gainera, Lekeitioko herritar guztien ordezkari den udalarekiko desleiala dela deritzo. Era berean, Jaurlaritzaren partetik, informazioaren erabilera alderdikoia eta interesatua sumatzen dela adierazi dute, “oposizioan dagoen alderdiaren bidez, herritar guztiena den gai hau lantzerako orduan”. Lazunarriko obren aurkezpena Udalak eta Eusko Jaurlaritzak elkarrekin egin beharko lukete Lekeitioko Udalaren ustez, herritar guztientzako espazioa hori delako. “Zer dela eta plazaratu nahi da informazio hau EAJ alderdiaren bitartez?”, galdetzen dute.

Hori guztia kontuan hartuta, erantzukizunez jokatzea eskatu die udalak Lekeitioko EAJri eta Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren zuzendariari hitzaldia bertan behera utzi, eta dagokionean, udalak eta jaurlaritzak elkarrekin deialdi orokorra egitea proposatuz.

“Gai honi buruz udalak hasiera hasieratik abiatu zuen elkarlana, kontu hau kudeatzeko ardura zuten erakunde guztiekin, bai EAE mailakoak zein estatu mailakoak. Proiektuarekiko iradokizunak eta ekarpenak ere egin ditu, besteak beste, moilaren konponketaren inguruko arkeologia beharrizanak txertatzera begirakoak, zein paisaian gerta daitezkeen inpaktuen gainekoak”, azaldu dute. Bestalde, obraren inguruan Jaurlaritzako ordezkariek argitu ez dituzten zalantzak dauzkatela azpimarratu dute, eta erantzuna hitzaldian emango duten galdetzen diete.

Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, lehendakaritzara gutun bat bidaltzea aztertzen dabiltza: “Gaiaren inguruko kudeaketaren desegokitasuna adierazteko eta udalarekiko zein herritarrei erakutsitako errespetu falta adierazteko”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.