Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

Martxoaren 19an ekingo dio bideari XIX. Korrikak, Urepeletik abiatuta

Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/11/06
Euskal Herria zeharkatzeko, 2.100 kilometro baino gehiago egingo ditu Korrikaren hemeretzigarren edizioak. Urepeletik abiatuko da martxoaren 19an eta Bilbon amaituko da martxoaren 29an. Tartean, gelditu gabeko 11 egun egingo ditu Korrikak. Atzo egin zuten AEK-k antolatzen duen lasterketaren aurkezpena Bilbon, eta Korrika 19aren omendua Durangoko Azoka izango dela jakinarazi zuten. Euskahaldun aukeratu du AEK-k Korrika 19ren lelorako, euskararen aldeko «ahulduntzean» jarri nahi baitute indarra. Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi behar dela azaldu zuten atzoko aurkezpen ekitaldian: «beraz, erabil dezagun ahalmen hori».
Urepeletik abiatuta, Bilbon amaituko da 2.100 kilometro baino gehiago egin ondoren
Auzolanaren garrantzia. Euskal Herriak «auzolanean eta elkarlanean» lorpen handiak egin dituela aipatu du Korrika-ko koordinatzaile berri Asier Amondok, Korrika bera, esaterako: «Iraganean bezala, gaur egun ere, eskuzabala eta ahaltsua dela frogatuko du». Korrika 19k «ahalmen metaketa» izan nahi du: «Bide berrien abiapuntu». Gutako bakoitzaren eta gu guztion nahiak eta ahalak, auzolanak eta elkarlanak eragingo baitu Euskal Herria, benetan, Euskararen Herria izatea». Hemeretzigarren Korrikaren omendua, bestalde, Durangoko Azoka izango dela jakinarazi dute, datorren urtean 50 urte betetzen baititu. Durangoko Azoka euskal kultur eragileen topagune eta auzolanean lortutako lorpen handien adibidea dela iritzita, urteurrena baliatu nahi izan dute omenaldia egiteko. Korrika 19k jasotako dirua Euskal Herri osoko gau eskolak eta euskaltegiak laguntzeko erabiliko dutela azaldu zuen atzo Mertxe Mujika AEK-ko koordinatzaile nagusiak. Bestalde, aurreko edizioetan egin modura, Korrikaren baitan, hainbat jaialdi eta kultur ekitaldi antolatuko dituztela jakinarazi dute.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.