
Zeuden argiak kendu eta LED argiak ipini dituzte, energia kontsumoa gutxitu eta ekipoen eraginkortasun energetikoa hobetzeko. Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailak diruz lagundu ditu eginiko lan eta instalazio horiek, energia eraginkortasunaren gaian toki ekintzako planak ezartzeko Tokiko Agenda 21 delako programaren barruan. Argiteria berritzeak 39.608,14 euroko kostua izan du, eta %60a Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren diru laguntzaz ordaindu da.