
Kirolaz Hezi multikirol proiektuaren bigarren topaketa LH1, LH2, LH3 eta LH4 ikasleei zuzenduta dago, eta Lumentza mendi taldeagaz batera antolatu dute. Domekan joango dira gazteak mendira. 10:00etan, Atea kaletik irten eta 13:00etan egingo dute buelta ibiltariek, Lekeitiora.
Ibilbidea
Danetara 6 kilometroko ibilbidea izango dela jakitera eman dute antolatzaileek. Iturriotz aldetik Kurtxiara igoko dute, eta gero, Kostatzaburuko basoan zehar Oletako gasolindegira jaitsiko dira. Ipideiko zubia zeharkatuz, Leako ibilbidea jarraituko dute Isuntza zubiraino. Lekeition sartu eta gero, Isuntza hondartzara jaitsiko dira Independentzia plazarako bidea hartuz.
Mendi irteeran parte hartu nahi dutenek, izena eman behar dute aldez aurretik 665 72 04 07 edo 94-624 30 05 telefono zenbakira deituta edo zuzendaritza@lekeitio-kiroldegia.com helbide elektronikora idatzita.