Arraunean eta korrikan, ia 50 lagun
Ia 50 lagun bildu ditu Mundakan lehenengoz antolatu duten duatloian. Hain zuzen, 48 izan ziren maila ezberdinetan sailkatuta, arraun egiteko ergometro makinan eta korrika eginez lehiatu zutenak. Udaletxeko plazan batuta, norgehiagoka hasi zuten 5 umek,...
Ia 50 lagun bildu ditu Mundakan lehenengoz antolatu duten duatloian. Hain zuzen, 48 izan ziren maila ezberdinetan sailkatuta, arraun egiteko ergometro makinan eta korrika eginez lehiatu zutenak. Udaletxeko plazan batuta, norgehiagoka hasi zuten 5 umek, 13 gaztetxok, 4 kadetek, 13 gaztek eta 13 nagusik. Mundaka Arraun Taldeko entrenatzaile Sabino Astigarragak azaldu duenez, «parte hartzaile gehienak arraunlariak izan ziren: Mundaka, Elantxobe eta Lekeitiokoak». Astigarraga «pozik» agertu da duatloiak izandako erantzunagaz; hala, datorren urtean berriro antolatzeko asmoa erakutsi du.