Euskadiko Mushing txapelketan 'podium'-era igo da Rodriguez
Euskadiko II. Mushing txapelketan podium-era igotzea lortu du bigarren urtez Iskander Rodriguez Araukua musher arratzuarrak. Bizikletan eta patinetearen gainean lehiatu da Busturialdeko musherra, eta, bigarren eta lehenengo saria irabazi du, hurrenez h...
Zapatuan eta domekan izan ditu lasterketak Rodriguezek, Gorlan (Bergara, Gipuzkoa). Lehiatzen hasi orduko argi zituen bere helburuak arratzuarrak: bizikletan irabaztea, patinete gainean «ahal zena egitea». Helburuak helburu, emaitzak bestelakoak izan dira.
Bizikletaren modalitatean garaile suertatu dena bera baino «gogorragoa» izan dela deritzo Arratzuko musherrak. Rodriguezen arabera, bera izan da bizikletako lasterketan huts egin duena, txakurrak «ederto» egin omen zuen. Patineteagaz, bestalde, txakur biek zein Rodriguezek berak ondo egin zutelakoan dago Busturialdeko gaztea.
Orain, entrenatzen jarraitu beharko du musherrak, abenduaren 13an eta 14ean Espainiako Mushing txapelketa lehiatzeko asmoa baitu. Egun horretan ere, bizikletan zein patinetean neurtuko ditu indarrak gainontzeko kirolariekin. Hala, bere asmoa, behintzat, iazko emaitza lortzea edo hobetzea dela aitortu du. Hain zuzen, bizikletan lehenengo sailkatu zen Espainiako txapelketan, eta patinetean, aldiz, hirugarren egin zuen.
Espainiako txapelketa burututa, elurretara joatea da Rodriguezen asmoa, hartara, hango mushing modalitateetan aritu ahal izateko. Horretarako, hala ere, batetik edo bestetik dirua lortu beharko duela dio, «garesti» ateratzen baita bertara bidaiatzea.