Iazko barraskilo lehiaketa
Santa Katalina eguna, berez, azaroaren 25ean baldin bada ere, azaroaren 30ean, domekan ospatuko dute herri bazkari eta guzti. Herri bazkarian parte hartu nahi dutenek aurretik eman beharko dute izena, udaletxean azaroaren 27a orduko. Herriko tabernan batuko dira denak eta 13 urteko beherakoek ez dute ezer ordaindu beharrik izango. Besteek, 10 euro ordaindu beharko dituzte.
Bestalde, Gizaburuagako herriko gazteenei, egun berean egingo den VIII. lehiaketara barraskiloak batzen hasteko gogorarazi die antolatzaileek.