Hasiera ona eduki du Antzerkiaz Blai! ekimenak
Asteburuan bi antzezlan eskaini dira Antzerkiaz Blai! egitasmoaren barruan. Inazio Tolosak eta Ramon Agirrek zapatuan eskaini zuten Koka-kola eta barea antzezlana ikustera, esate baterako, jendez goraino bete zen Zabiel Kultur Etxeko ganbara. Ikusleek ...
Asteburuan bi antzezlan eskaini dira Antzerkiaz Blai! egitasmoaren barruan. Inazio Tolosak eta Ramon Agirrek zapatuan eskaini zuten Koka-kola eta barea antzezlana ikustera, esate baterako, jendez goraino bete zen Zabiel Kultur Etxeko ganbara. Ikusleek barre asko egin zuten bi aktoreen ateraldiekin, eta tartean, euskal kantagintzaren errepasoa ere egin zuten. Emanaldiaren bukaeran Txoriak txori kantaren performancea egin zuten ikusleekin batera.