Karmele Jaioren 'Ez naiz ni' liburuaz ariko dira irakurleen txokoan
Hilabete honetako Bermeoko irakurleen txokoan Karmele Jaio idazle lekeitiarraren Ez naiz ni liburuaz ariko dira bertaratzen direnak. Eguenerako hitzordua 18:30ean ipini dute, Bermeoko udal liburutegian. Isa Castillo izango da saioaren dinamizatzailea.E...
Euskarazko liburu bati buruz hitz egiteko aukera eskaintzen du irakurleen txokoak. Hala, interesa duten horiek hilean behin jartzen dute hitzordua, beti hileko hirugarren eguenetan. Jakinarazi dutenez, aste honetarako Karmele Jaioren aipatutako liburua aztertu gura dutenek, liburutegian eskatu ahal izango dute liburua irakurtzeko, eta eguenereko irakurrita eroan beharko dute.
Irakurleen txokoa ekimenaren bitartez, Bermeoko Udalak euskarazko literaturaren irakurzaletasuna sustatu nahi du alde batetik; eta euskaraz idazten duten idazleak ezagutara eman nahi dituzte beste alde batetik.
Horrez gain, talde egonkor bat lortzeko helburuagaz abiatu zuten ekimena, eta partaideen eta dinamizatzaileen artean, konfiantza giroa sortzea zen beste asmoetako bat.