Porrot mingarria jaso dute asteburuan Gernikako basurdeek
ERRUGBIA // Bizkaia Gernika errugbi taldeak porrot handia jaso zuen Madrilgo (Espainia) Complutense Cisnerosen zelaian zapatuan. Partida orekatua izan zen hasieran. Madrildarrek erritmoa hartu zuten momentuan, baina, zelaian nagusitzen hasi ziren. Hala...
ERRUGBIA // Bizkaia Gernika errugbi taldeak porrot handia jaso zuen Madrilgo (Espainia) Complutense Cisnerosen zelaian zapatuan. Partida orekatua izan zen hasieran. Madrildarrek erritmoa hartu zuten momentuan, baina, zelaian nagusitzen hasi ziren. Hala, garaipen handia lortu zuen Cisnerosek, 49-7 eginda. Partida galdu arren, Bizkaia Gernikak sailkapeneko seigarren postuan jarraitzen du, 20 puntugaz. Atzetik dituen taldeak, hala ere, oso hurbil daude.