Puruak zelan egiten diren erakutsi dute Markina-Xemeinen
Zigarrogintza erakustaldia eskaini du Arizmendi Cespedes dominikarrak gaur [azaroak 18], Baskaran Estankoak gonbidatuta. Puru egilea eta irakaslea da Cespedes eta bi hilabete darama Espainian eta Herrialde Katalanetan zehar bidaiatzen. Astelehenenan ailegatu zen Euskal Herrira, eta atzo Markina-Xemeinen egon ondoren Donostia eta Bilboko estankoetara joango da bere lana erakustera. Tamaina ezberdinetako puruak egin ditu trebezia handiagaz. Egunean 400 eta 500 puro artean egin zezakeela azaldu zuen Cespedesek.