Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Ur isuri batek kalteak eragin ditu Pasealekuko arkupeetan

Eskola zaharrean iturgintzako hainbat pieza ostu zituzten bariku goizaldean, eta horren ondorioz sortutako ur isuriak urez bete zuen lehen gaztetxea zenaBariku goizaldean, iturgintzako hainbat pieza ostu zituzten lehen gaztetxea zen Pasealekuko eskolet...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/11/18

Eskola zaharrean iturgintzako hainbat pieza ostu zituzten bariku goizaldean, eta horren ondorioz sortutako ur isuriak urez bete zuen lehen gaztetxea zena

Bariku goizaldean, iturgintzako hainbat pieza ostu zituzten lehen gaztetxea zen Pasealekuko eskoletatik. Iturriak, hodiak eta beste hainbat pieza eta gauza eraman zituzten. Udal arduradunek jakitera eman dutenez, pieza horiek kentzearen ondorioz ura ateratzen hasi zen, eta Seber Altube auditoriora ematen duen eskolako beheko solairua urez bete zen.

Goizean jakin zuten udaletxeko zerbitzuetako beharginek gertatutakoa, eta hara joan ziren; baita Pasealekuko arkupeetan entseatzeko lokala duen Elai-Alai dantzari taldeko kideak ere. Azaldu dutenez, beraien lokalean ere kalteak eragin ditu gaztetxean sortutako ur isuriak: «Goiko solairuan ditugun arropa batzuk busti egin dira, mutilen harizko prakak eta alkandorak, batez ere. Haiez gain, liburuak eta artxiboko hainbat gauza ere busti egin dira, berreskuratu ezin ditugun kartel zaharrak, esate baterako». Ordenagailuak plastikoekin babestu dituzte, eta ez dakite oraindik urak kaltetu dituen ala ez.

Armairuetara ere ura iragazi dela esan dute dantzari taldekoek, eta hezetasunaren beldur ez ezik, egurra ustelduko den beldur ere badira.

Teknikarien txostena

Jubilatuek ere erabiltzen dute Pasealekuko arkupeetan dagoen lokala, eta ariketak egiteko erabiltzen duten zorua ere urez bete zen. Udaletxeko langileek zoru horretako zein gaztetxeko beheko solairuko ura kentzen eman zuten bariku goiza.

Gernika-Lumoko alkate Jose Mari Gorroñok azaldu legez, udal teknikariek egin beharreko txostenari itxaron behar diote kalteen balorazioa egiteko. Txostena egina dutenean, aseguru etxeari aurkeztuko diotela zehaztu du Gorroñok.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.