Domekan, 11:00etatik 15:00etara, hogei bat postu ipini zituzten Berdura Plazan. Denetariko aukera erosi eta ikusteko aukera egon zen: lore eta landare apaingarriak, lore lehorrak, eztia eta kremak, bonsaiak, hazi naturalak, oihalezko loreak, landare ekologikoak, xaboiak eta lurrin naturalak, hurrenez hurren.
Turismo bulegoko arduradunek nabarmendu dutenez, jende asko hurbildu zen azokara. “Ondarroatik ez eze, inguruko herrietatik ere etorri zen jendea. Aurreko urteagaz konparatuta, jende gehiago ibili dela iruditu zaigu”. Izan ere, eguraldiak ere asko lagundu du horretan.
Urtero egin modura, aurten ere, tailerrak egiteko aukera eskaini du azokak. Denetara, hiru tailer egin dira: lore sikuena, paper marmorizatuarena eta ortuariena. Hiru tailerretan, pozik ibili dira umeak eta gazteak parte hartzen.
IRUDIETAN [nggallery ID=180]
Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.