'Euskoman, izan ala ez izan' aurkeztu dute Getxoko komiki azokan
Ion Iñaki Artetxe, beharraren gidoigilea, hantxe izan da komiki azokak iraun duen hiru egunetan. 52 orrialde dituen albuma aurkezten pozik ibili dela azpimarratu du Artetxek. “Getxoko komiki azoka Euskal Herri mailan komiki arloan dagoen ekimenik garrantzitsuena da. Gustora ibili gara. Horrez gain, jende asko hurbildu da gure erakusmahaira. Euskomanek, jendea txundituta utzi duela uste dugu. Denak begira geratzen ziren, behinik behin”.
Kaiet Bengoetxea Euskoman, izan ala ez izan komiki berriko marrazkilaria ere, barikuan egon zen komiki azokan Artetxe eta Getxoko azoka bisitatzen. “Institutuko gazteekin joan nintzen bisitan”.