Gizon probetako txapela, Gernikara
Bizkaiko eta Euskadiko Gizon Probetako Txapelketak hartu ditu zapatu-domekan, Nabarnizko probalekuak. 85 kiloz azpiko mailan eta maila absolutuan lehiatu ziren sei parte hartzaileak, eta maila batean zein bestean Gernika-Lumoko Mikel Alzolak lortu zuen...
Bizkaiko eta Euskadiko Gizon Probetako Txapelketak hartu ditu zapatu-domekan, Nabarnizko probalekuak. 85 kiloz azpiko mailan eta maila absolutuan lehiatu ziren sei parte hartzaileak, eta maila batean zein bestean Gernika-Lumoko Mikel Alzolak lortu zuen txapela, sailkapenean lehenengo postua eskuratuta. Lan bikaina eginda, 3 untza, 1/2, eta 1,02 metro egitea lortu zuen gernikarrak. Maila absolutuan, Gorka de la Concepcionek, Oskar Perezek, IƱigo Aurrekoetxeak, Aitor de la Concepcionek eta Urko Real de Asuak egin zuten gernikarraren atzetik, hurrenez hurren.