Seigarren garaipena lortu dute Gernika Bizkaiako neskek
Extremadurako Al-Qazeres taldearen aurkako partidua irabazita, denboraldiko seigarren garaipena eskuratu dute Gernika Bizkaiako neskek. Gaur gaurkoz, sailkapen orokorrean laugarren postuan dira, 15 puntugaz.Partiduko lehenengo momentuetako jaurtiketek ...
Partiduko lehenengo momentuetako jaurtiketek ez zuten saskiratzean amaitzen. Etxekoak 13-6 zihoazen markagailuan, eta Naiara Diezen hirukoak hamar puntuko aldea markatu zuen orduan talde bien artean. Al-Qazeresekoak, dena den, ez ziren atzean gelditu, eta 13. minuturako 14 puntugaz zeuden Extremadurakoak. Zorteak, hala ere, ez zuen kanpoko taldearen alde egin, eta 15. minutuan Taylorrek zelaitik atera behar izan zuen orkatilan min hartuta.
Markagailuan, dena den, aurretik jarri ziren Al-Qazereskoak: 22-23. Ordutik aurrera iritsi ziren Gernika Bizkaiaren momentu onenak, soilik 3 minutuan 11 puntu lortu baitzituzten. Hala, markagailuan 33-23 eginda ailegatu ziren atsedenealdira.
Bueltan, Taylorren lesioari, Yaiza Garciarena gehitu zitzaion, eta partidua geroz eta gogorragoa egiten ari zitzaien kanpokoei.
Azkenean ere, Gernika Bizkaiaren errakuntzei eta eraginkortasun ezari eta Al-Qazeresen burugogortasunari esker, 78-60 bukatu zen partida.