
AMT Kalamendira egindako irteera. Argazkia: Artibai Mendigoizale Taldea
Abenduaren lehen astean izango dute mendigoizaleek Markina-Xemeingo taldeak antolatzen duen lehiaketan parte hartzeko azken aukera.
Urtero, 10 mendi, 20 mendi eta 20.000 metroko mendi lehiaketak antolatzen ditu Artibai Mendigoizale Taldeak. Mendi desberdinak igo behar dira, eta gero urtean igotako mendi guztien zerrenda mendigoizale taldeari eraman behar zaio lehiaketan parte hartzeko. 20.000 metro egiteko, bestalde, igotako mendi guztien altueraren batuketa egin behar da. Inguruko herrietako mendi-martxak ere onartzen dituzte mendi bat legez, eta altuera, martxako punturik altuena izango dela jakitera eman dute.
Abenduaren 28an, Akarregin egingo den Finalista Egunean banatuko ditu mendigoizale taldeak sariak.