
Bihar bertan jokatuko dira lehen partiduak herriko frontoi nagusian. Finalak berriz, urtarrilaren 3an izango dira, eta finalaurrekoak abenduaren 26an eta 27an.
Bost mailatan jokatuko da aurten Gabonetako txapelketa: elite maila, lehen maila, bigarren maila, 3. maila eta umeak. Kategoria bakoitzean sei bikote ariko dira norgehiagokan, bi taldetan banatuta. Talde bakoitzeko bikote guztiak elkarren aurka neurtuko dira, eta horietatik bik lortuko dute aurrera jarraitzea, beste bikotea berriz, txapelketatik kanpo geratuko da. Ondoren, gurutzatu egingo dira aurrera jarraitzen duten bikoteak, hau da, talde bateko lehenengoak beste taldeko bigarrenaren kontra jokatuko du eta alderantziz.
Markina-Xemeingo pilotariez gain, Berriatuko, Mutrikuko eta Gernika-Lumokoek ere hartuko dute parte txapelketan.
TALDEAK
- Elite maila
1. taldea: Aimar eta Ubilla/ Barandika eta Leke/ Alberro eta Inza
2. taldea: Iturbide eta Felix/Lekue eta Arriola/ Antxon eta Zabala
- 1. maila
1. taldea: Iruta eta Elkoro/Ibai eta Mandi II/Reto eta Uranga
2. taldea: Gaizka eta Gandiaga/ Roke eta Elkoro II/Bidaburu eta Del Rio
- 2. maila
1. taldea: Alex eta Diaga/Koxme eta Txomin/Urri eta Ibar
2. taldea: Mandiola eta Aizpi/Goenaga eta Andonegi/ X.Urrutxua eta Aitzol
- 3. maila
1. taldea: Goitia II eta Unax/Ibar II eta Collazo/Goixarri eta Manzi
2. taldea: Gotzon eta Egia/Maza eta Segurola/A. Urrutxua eta Jon
- Umeak
PARTIDUAK
Barikuan 16:45ean hasiko dira zesta-punta partiduak Uni frontoian. Lehenengo laurak Bizkaiko Txapelketakoak izango dira, eta ondoren hasiko da Gabon Sariko norgehiagoka. 2. mailakoek jokatuko dute txapelketako lehen partidua. Koxme eta Txomin eta Urri eta Ibar bikoteak aterako dira kantxara. 1. mailako partidua jokatuko da ondoren Ibai eta Mandi II eta Iruta eta Elkoro Ien artean. 2. mailako beste partidu batek emango dio amaiera barikuko saioari. Mandiola eta Aizpi bikotea, Goenaga eta Andonegiren artekoa izango da norgehiagoka.
Zapatuan ere jokatuko dira Gabon Sariko partiduak 10:15ea hasita. Elite mailako pilotariak hasiko dute txapelketa. Lehenengo partidua Aimar eta Ubillak eta Barandikak eta Lekek jokatuko dute. Bigarrena, berriz, Iturbide eta Felix eta Antxon eta Zabalaren artekoa izango da.