Sardina denboraldian buru belarri jarraitzen dute euskal arrantzaleek. Azkenaldiko sardinaren prezio baxuak altzatu nahian, Ondarroan ez ziren arrantzaleak sardina harrapatzera atera. Zehatz esanda, martitzenean bandera ipini zen; denboraldi honetan lehen bidar. “Arrain fabrikak beteta dabiltza, ez dago ia eskaerarik eta prezioak asko amildu dira. Hori dela eta, martitzenean, bandera ipintzea erabaki zen”, azaldu dute kofradiako kideek.

Martitzenean, batez ere, sardina ekarri zuten baxurako arrantzaleek. 90.000 kilo inguruko porturatu zituzten eta 38 eta 45 zentimo artean saldu ziren. “Prezio minimoetan”.
Eguaztenean, sardina harrapatzeko bandera ipinita egoneran arrantzaleak beste arrain batzuk arrantzatzen ibili ziren. Antxoa eta lantzoia arrantzatu zituzten, batez ere. 2.900 kaxa lantzoi sartu ziren, eta bataz beste 40 zentimoan saldu ziren.
Antxoa, ostera, 2.500 bat kaxa harrapatu ziren. “Ontzi bakar batek 900 kaxa ekarri ditu”. Antxoa nahiko hurbil harrapatu zuten, Zarautz eta Getaria parean. Hala ere, merke saldu zen antxoa. Izan ere, antxoa gaztea ekarri dute arrantzaleek, kiloko 80 ale.
Gaur [azaroak 27], sardina eta antxoa porturatu dute baxurako arrantzaleek. Goizerako, 1.500 kaxa sardina eta 700 kaxa antxoa ekarri dituzte arrantzaleek. Antxoa euroa eta 1,70 euro artean saldu da bentalekuan. Sardina, ostera, 65 zentimo inguruan saldu da. Colindresko (Kantabria)
Nuevo Padre Segundo baxurako ontziak ekarri du sardina gehiengoa. Eguerdirako sardina ekarri behar zuten txalupa gehiago espero ziren.
Galiziatik etorritako 15 bat ontziak joan ostean, Kantabriako eta flota euskalduna geratzen dira Ondarroako portuan lanean.