
37. Euskal Zine Bilerako saridunak. Argazkia: Gari Garaialde/ BostokPhoto
Joan den zapatuan banatu zituen Lekeitioko jaialdiak euskal zinemari eskainitako sariak, eta
Zarautzen erosi zuen filmak eraman zituen 37. Euskal Zine Bilerako sari nagusiak. Zuzendaritza ataleko profesionalen zilarrezko antzarra eta Film onenaren urrezkoa bere egin zituen Aitor Arregiren ia 16 minutuko lanak.
Herritar bat ere saritu du oraingoan zine bilerak. Aitor Gametxo lekeitiarraren
Bere bizitzetako bat filmak Zuzendaritza saria eskuratu zuen amateurrean.
Bilbora joan zen Film onenaren amateur mailako beste saria. Unai Garateren
Ordu erdi filmari eman zion epaimahaiak urrezko beste antzarra.
Gazte 22 saria ere eman du Euzkal Zine Bilerak aurten ere. Zinegile gazteen lana bultzatzeko asmoz sortutako saria, oraingoan, Areatzako Itsaso Etxebarriaren
Positibatzea lanarentzat izan da.
Bestalde, genero ikuspegia hoberen txertatzen duen lana ere saritu dute estreinako. Leintz-Gatzagako Ainhoa Garciaren
Anonymous, itxurakeria eta gezurraren inguruko ama-alaben istorioa, aukeratu dute
Antzar Morea jasotzeko.
Epaimahaiak, gainera,
aipamen berezia egin die, bere originaltasunagatik, Asier Altunaren
Soroa eta Urko Olazabalen
Udaleku zombi jatorria lanei.
SARIAK
ZUZENDARITZA ONENAREN SARIA
- Amateur mailan: Aitor Gametxoren “Bere bitzetako bat” ,
1.000 euro eta zilarrezko antzarra.
- Profesional mailan: Aitor Arregiren “Zarautzen erosi zuen”,
1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
EKOIZPEN ONENAREN SARIA
- Amateur mailan: Ainhoa Garciaren “Anonymous”, 1.000 euro eta zilarrezko antzarra.
- Profesional mailan: Kote Camachoren “Don Miguel”, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
GIDOI ONENAREN SARIA
- Amateur mailan: Joxean Coyaren “Ataraxia”, 1.000 euro eta antzarra.
- Profesional mailan: Kepa Errastiren “Aitona Mantagorria”, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
ARGAZKI ONENAREN SARIA
- Amateur mailan: Julen Agirreren “Oiartzun”, 1.000 euro eta antzarra.
- Profesional mailan: Asier Altunaren “Soroa”, 1.600 euro eta zilarrezko antzarra.
FILM ONENAREN SARIA
- Amateur mailan: Unai Garateren “Ordu erdi”, 1.300 euro eta urrezko antzarra antzarra.
- Profesional mailan: Aitor Arregiren “Zarautzen erosi zuen”, 1.900 euro eta urrezko antzarra