
Iazko kalejira. Argazkia: Zubi Zahar ikastola
Abenduaren 3an, Euskararen nazioarteko eguna dela eta, Zubi Zahar herri ikastolako ikasleek kalejira berezia egingo dute Ondarroako kaleetan zehar.
09:45ean hasiko da jaia. “Ikastolan batu eta hainbat kanta abestuko ditugu kalejiran atera aurretik. Gerokoan, nahi duten herritar guztiekin batera,
Argitxoek lagunduta, kalejiran aterako gara”, azaldu dute.
10:00ak aldean irtengo dute ikastola paretik. Musikariak lagunduta herrian hiru geldialdi egingo dituzte: Badi’s aurrean, kalekutzeko eskaileretan eta Alamedan. Geldialdi bakoitzean hiru abesti kantatuko dituzte herritarrek lagunduta:
Argitxoren kanta,
Behin betiko eta
Haurrak ikas zazue. Ekimenak amaitzean, LH6ko ikasleek lau esketx antzeztuko dituzte.