
Ibai Ibarraren barraskiloa izan zen azkarrena. Argazkia: Olazar kultur elkartea
Olazar kultur elkarteko kideek Santa Katalina jaiak ondo joan direla nabarmendu dute. Santa Katalina eguna martitzenean izan bazen ere, domekan ospatu zuten egun handia Gizaburuagako herritarrek.
Eguna Santa Katalina elizan mezagaz hasi zuten. Batez ere herriko helduenak batu ziren mezatan. Meza eta gero, barraskiloen VIII. lasterketan herriko ume denek parte hartu zuten. “Giro ederrean batu ginen frontoian. Bakoitza bere barraskiloagaz etorri zen. Pozik ibili ziren denak”, azaldu zuten Olazar kultur elkarteko kideek. Ibai Ibarraren barraskiloa izan zen azkarrena. Parte hartu zuten denek opariak eraman zituzten.
Bazkaritan 45 bat nagusi eta 15 bat ume batu ziren. Txikienak bazkalostean ludotekan batu ziren eta nagusiak ederto baten bazkaldu zuten herriko tabernan. Gurasoek, iluntzea heldu bitartean, Baltziskuetaren eta Barry Barrezen barrizketekin gozatzeko aukera izan zuten.