Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Euskararik onena, egiten dena

Euskal herritarron hizkuntza euskara dela eta erabili egin behar dela aldarrikatu dute, beste behin, bertoko hainbat herritan, Euskararen Nazioarteko Egunean.L ea-Artibaik, Mutrikuk eta Busturialdeak orainari eta etorkizunari euskaraz begiratzen diotel...

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitza
Lea-Artibai eta Mutriku
2014/12/04

Euskal herritarron hizkuntza euskara dela eta erabili egin behar dela aldarrikatu dute, beste behin, bertoko hainbat herritan, Euskararen Nazioarteko Egunean.

L ea-Artibaik, Mutrikuk eta Busturialdeak orainari eta etorkizunari euskaraz begiratzen diotela erakutsi dute, beste behin ere, Euskararen Nazioarteko Egunean. Hala, egun bakarrean ezik, urteko egun guztietan ere euskaraz bizi nahi dutela aldarrikatzeko ekintza ugari egin zituzten atzo han eta hemen, euskararen alde.

Euskararik onena, «egiten dena» dela adierazi zuten atzo, esaterako, Ondarroako Zubi Zahar herri ikastolako LH6ko ikasleek; alegia, «hobeto ala txartoago egin, garrantzitsuena euskaraz egitea» dela azaldu zuten, esketxen bitartez. Aurretik Argitxo zuekin kalejira hasi zuen Kamiñazpin aipatu herri ikastolak, hainbat adineko ikasleekin: Parke ondoan abestu zuten, eta ondoren, kalejiran atera ziren, Argitxo iratxoa lagun. Hala, Badi´s aurreko plazan, Kalekutzeko eskaileretan eta Alamedan abestu zituzten euskararen erabilera aldarrikatzeko kantak. Arratsaldean, berriz, danborrada egin zuten Ondarroan bertan, Zaldupe eskola publikoko Hondar Ahua guraso elkarteak antolatuta. Makilak gogoz astinduta eskatu zuten gaztetxo zein nagusiek euskara erabiltzea eta zabaltzea.

Gernika-Lumon, berriz, Euskararen aldeko konpromisoak berretsi dituztenaren adierazgarri, Bai Euskarari Ziurtagiriak banatu zituzten martitzenean. Gernika-Lumon, gainera, irakurketa eta euskarazko liburuen zabalkundea sustatze aldera, 11 orduko irakurraldian parte hartu zuten atzo hainbat lagunek.

Bermeok ere, Euskararen Egunagaz bat eginda, hainbat ekintza antolatu ditu; asko asteburuan egin zituen: Berba eta Kafea, ume jaio berrien liburuak banatzeko jaialdia, Eleizalde ikastolak antolatutako kalejira…

Beste hainbat herritan ere egin dituzte Euskararen Egunari lotutako ekintzak; datozen egunetan ere egongo da zer ikusi.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.