Esku pilota txapelketa antolatu dute 40 urtetik gorakoentzat
Iazko legez, aurten ere X. Trinketeko Esku Pilota Txapelketa jarri du martxan Lekeitioko Udal Kirol Erakundeak, helduen parte-hartzea bultzatzea helburu. Binakakoa izango da lehiaketa, eta 40 urtetik gorakoek ahalko dute jokatu. «Gutxienez 40 urte be...
Jokatu nahi dutenek, kiroldegian izena eman edo bestela 94-624 30 05 telefono zenbakira deitu behar dute 2015eko urtarrilaren 4a orduko. Antolatzaileek jakitera eman dutenez, partidak domeka goizetan jokatuko dira, urtarrilean, otsailean eta martxoan, pilota goxoekin.
Txapelketa berezia
Lekeitio, Iurreta, Deba, Mallabi, Elgoibar, Durango,Mendexa eta Amorotoko sei bikote aritu ziren iaz zein baino zein gehiago, eta txapela, hirugarren urtez jarraian, Iurreta-Lekeitiora joan zen. Kepa Arroitajauregi eta Julian Arratek jantzi zuten txapela Telleria eta Bastida Mallabiarra eta debarra menpe harturik.
«Adin nagusiko jendea ere animatu nahi da», nabarmendu dute antolatzaileek. Izan ere, 50 urtetik gorako hiru bikotek izena emanez gero, eurentzat txapelketa berezia antolatuko dutela azaldu dute. «Egunen batean, gainera, Euskal Herriko beteranoen txapelketa bihurtzeko asmoa dugu. Ea Mutriku, Ondarru, Gernika, Markina-Xemein, Munitibar eta inguruko jendea animatzen den».