Futbol eta saskibaloi txapelketak jokatuko dituzte gaztetxoenek
Bigarren urtez, Gernika-Lumoko ikastola eta ikastetxeetako neska eta mutilek futbol eta saskibaloi txapelketetan parte hartu ahalko dute. Hain zuzen, bihar izango dute horretarako aukera,11:00etan hasita, Gernika-Lumoko Santanape kiroldegian. Futbole...
Saskibaloi txapelketako protagonistak herriko txikitxoenak izango badira ere, Emakumeen Ligan jokatzen duten Gernika Bizkaia taldeko jokalariek ere izango dute zer egin bihar. Izan ere, txapelketako parte hartzaileekin batera kantxan izango dira Emakumezkoen Lehen Mailako jokalariak. Hain justu, taldeak zuzentzen eta partidak arbitratzen ariko dira, besteak beste.
Egun berean, gainera, Gernika Bizkaiakoek denboraldiko 11. partida lehiatuko dute. Bertoko zaleen babesean jokatuko dute Salamancako (Espainia) Perfumerias Avenida taldearen aurka. 18:30ean hasiko da norgehiagoka, Maloste kiroldegian.
Perfumerias Avenida lehenengo da ligako sailkapenean, eta, gernikarrak, berriz, bosgarren postuan dira, hiru partida gutxiago irabazita.
Partida horretan, minutu bateko isilunea egingo dute taldeko jokalari Britany Millerren nebaren alde, trafiko istripu baten zendu ostean.