
25 lagun batu ziren atzo Lekeitioko eskola publikoan Lekeitioko idazlearen azken lanean sakontzeko. Ordu bete inguruko aurkezpenaren ondoren solasaldian jardun zuten gero, egilearekin.
Liburuaren istorioa, lexikoa, metaforak eta aipamen literarioak azaldu zituen Miren Agur Meabek. Liburua argitaratu aurretik hiru bidar errepasatu zuela aitortu zuen idazleak. Gaztelaniarako itzulpena ere berak egin duela azaldu zuen, eta katalanierara ere itzuliko dutela aurreratu.
Jardunaldi literarioko parte hartzaileak “pozik” geratu ziren ekitaldi literarioagaz. “Oso liburu landua da, kalitate handikoa eta egileagaz beragaz sakontzeko aukera izan dugu”, nabarmendu dute.
Momentu honetan, Kristalezko begi bat lanagaz batera eta bestera dabilela jakitera eman zuen Miren Agur Mebek, eta ez daukala nagusientzako liburu bat idazteko astirik. Baina, umeei begirako lan bat prestatzen dabil, udaberrian argitaratzeko.