'KX proiektua' aurkeztuko dute gaur Agirretxeak eta Iriondok, Beikozinin
Emanaldia 23:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude. txarteldegian ere salgai egongo dira. 'KX proiektuan' beste ondarrutar batzuen kolaborazioa eduki dute bi musikariekKeu Agirretxea ondarrutarrak eta Xabier Iriondok KX proiektua aurkeztuko dute ...
Emanaldia 23:00etan hasiko da, eta sarrerak salgai daude. txarteldegian ere salgai egongo dira. ‘KX proiektuan’ beste ondarrutar batzuen kolaborazioa eduki dute bi musikariek
Keu Agirretxea ondarrutarrak eta Xabier Iriondok KX proiektua aurkeztuko dute gaur, 23:00etan, Ondarroako Beikozinin. Sarrerak salgai daude, 5 eurotan Beikozinin bertan; emanaldia hasi aurretik 7 eurotan egongo dira salgai.KX proiektua Ondarroa eta Milan (Italia) artean sortutako «bidai musikala» dela diote Agirretxeak eta Iriondok. Proiektua bera abestiei eta esperimentazioari hegoak ematen dion proiektua bezala deskribatzen dute egileek. «Melodiek eta avant-garde soinu gordinenak bate egiten dute».
Proiektuak azaroan ikusi zuen argia, baina aurrerapen legez, Buru handien mendekua bideoklipa eskaini zuten. Bideo horretan, besteak beste, garai batean Ondarroako Kale Handiko jaietan kalera ateratzen ziren buruhandiak dira protagonista.
Kolaborazio gehiago
Baina proiektuak beste izen ezagun askoren kolaborazioa eduki du: Kirmen Uriberena, Mikel Etxabururena eta Josu Eizagirrerena, esaterako.
Horrela ba, gaur, herritarrek beste herritar profesional batzuek osatutako eta mamitutako proiektuaz aurrez aurre gozatzeko aukera edukiko dute agertokian.