Miruaitz frontoian zesta-punta topaketak izango dira zapatuan
Mutrikuko, Markina-Xemeingo, Berriatuko, Bidarteko eta Cabanillasko pilotariak batuko ditu txapelketak. Goizean sailkapen partidak eta arratsaldean finalak jokatuko dituzteZapatuan Mutriku eta inguruko pilotazaleek zesta-puntaz gozatzeko aukera izango ...
Mutrikuko, Markina-Xemeingo, Berriatuko, Bidarteko eta Cabanillasko pilotariak batuko ditu txapelketak. Goizean sailkapen partidak eta arratsaldean finalak jokatuko dituzte
Zapatuan Mutriku eta inguruko pilotazaleek zesta-puntaz gozatzeko aukera izango dute Miruaitz frontoian. Egun osoko egitaraua prestatu dute Mutrikuko Danok Bat pelotazale elkarteko kideek. Topaketetako partidak ikusteko sarrera doan izango dela gogoratu dute antolatzaileek.Jon Mendizabal Danok Bat elkarteko kideak aurreratu duenez, maila guztietako pilotariek parte hartuko dute topaketetan. Mutrikuko, Bidarteko, Markina-Xemeingo, Berriatuko eta Cabanillasko pilotariek parte hartuko dute topaketan.
10:00etan hasiko dira lehen partidak jokatzen. Sailkapen partidak eta kinielak jokatuko dira, eguerdira bitartean.
Behin topaketen lehen zatia jokatuta, 17:00etatik aurrera, topaketen finalak jokatzen hasiko dira. «Denetara bost final jokatuko dira», azaldu du Mendizabalek. Benjaminak, alebinak, txikiak, kadeteak eta gazteak egongo dira kantxan.