
Maria Odriozola. Argazkia: Mutrikuko Udala
Maria Odriozola mutrikuarrak herrian garbitasunarekin lotuta dauden arazoak aztertu beharko ditu. Ekintza plana aurrera eramateko, gainera, garbitasun planean jasotako burutzeko peoia kontratatzeko asmoa agertu du Udalak.
Plana garatzen hasita dago Odriozola. Txakur-kakak, kaleko edukiontzi txikiak edota pareten egoera bezalako egoerekin zer egin eta nola jokatu aztertzen ari da. Ekintza plana garatzen hasi aurretik, lehenengo pausua, kontzientziazio kanpaina sendoa izango dela jakinarazi du. “Mutriku garbi mantentzeko beharrezkoa da jendeak herria norbere etxea bezala ikustea. Harro egon behar dute euren herriaz eta hura zaindu eta garbi mantentzeko beharra ikusi. Badirudi gaur gaurkoz ez dela horrela. Kanpainarekin hori da lortu nahi duguna”.