Zesta puntako topaketak jokatuko dira Mutrikuko Miruaitz frontoain
Herriko eta inguruetako pilotazaleek zesta puntaz gozatzeko aukera izango dute zapatuan [abenduak 6] Mutrikun. Egun osoko egitaraua prestatu dute Danok Bat pelotazale elkarteko kideek. Topaketetako partidak ikusteko sarrera doan izango dela gogoratu dute.
Jon Mendizabal Danok Bat elkarteko kideak aurreratu duenez, maila guztietako pilotariek parte hartuko dute topaketetan. Mutrikuko, Bidarteko, Markina-Xemeingo, Berriatuko eta Cabanillaseko pelotariek parte hartuko dute, hurrenez hurren.
10:00etan hasita eta eguerdira bitartean, sailkapen partidak eta kinielak jokatuko dira. Behin topaketen lehen zatia jokatuta, 17:00etatik aurrera, topaketen finalak jokatzen hasiko dira. Denetara bost final jokatuko direla jakin eragin dute antolatzaileek: benjamin, alebin, txiki, kadete eta gazte mailetan, besteak beste.