Aurrera bigarren postuan, lehengoagaz berdinduta
Xepe Gallastegiren mutilek urrezko hiru puntu lortu zituzten Zaldupen, zapatu arratsaldean. Bergararen aurka 2-1 irabazi zuen etxeko taldeak, eta garaipen horregaz lehenengo postuan dihoan Aretxabaleta harrapatu du Ondarroako taldeak.Gipuzkoako Ohorezk...
Gipuzkoako Ohorezko Erregional Mailan 30 puntu dituzte Aretxabaletak eta Aurrerak, eta bederatzi puntuko abantaila dute hirugarren, laugarren eta bosgarren sailkatuengandik.
Sekulako euri jasa egin bazuen ere, Zaldupeko harmaila guztiak ikuslez bete-bete egin ziren zapatuan. Etxekoek hiru puntuak lortzera irten zuten zelaira, eta erasoan aritu ziren hasiera batetik. 30. minututik aurrera, Gallastegiren mutilak nagusi izan ziren. Partidaren lehen zatia hutsean berdinduta amaitu zuten bi taldeek.
Golak
Atsedenaldiaren ostean, Aurrerak indar gehiagorekin irten zuen zelaigunera, eta Bergarako arean sartuta ibili ziren etxeko taldeko jokalariak. Partidako lehen gola, 64. minutuan etorri zen. Aurrerako atzelariek zelai erditik falta bat atera eta Arufek sartu zuen arratsaldeko lehen gola. Markagailuan aurrea hartuta, Aurrerakoek gogor ekin zioten berriro partidari, eta lasaitasunaren golaren bila jarraitu zuten.
Bigarren gola 84. minutuan sartu zuten etxekoek. MuiƱos ezkerraldeko hegaletik Bergarako arean sartzen ari zela, lurrera bota zuten, eta epaileak penaltia adierazi zuen. Arufek sartu zuen bigarren gola.
Partidua ia amaitzear zegoela, jokozainak penalti bat adierazi zuen Aurrerakoen aurka, eta bergararrek partiduko gol bakarra sartu zuten.