«'Flamboyage' teknika erabiliz egiten ditugu xerloak, hasiera-hasieratik»
Markina-Xemeingo Lea ile-apaindegia etengabe berritzen doa. Langileek behin eta berriz bidaiatzen dute batera eta bestera, ikastaroak eginez, gizon zein emakumeentzako azken joerak gertutik ezagutzeko eta ikasteko.Ile-apaindegia astelehenetik zapatura ...
Ile-apaindegia astelehenetik zapatura dago zabalik; 09:00etatik 20:00etara (astelehenetik barikura) eta 08:00etatik 15:00etara (zapatuak).
Davines etxeko produktuak erabiltzen dituzte Lean, bai txanpuetan bai eta kolorea emateko produktuetan ere. «Produktuen ontziak biodegradagarriak dira, eta garbitu ondoren janaria ere sartu ahal da bertan; mikrouhin labean ere sartu ahal da», gaineratu dute ile-apaindegiko arduradunek.
Txanpuei dagokienez, arazoak dituztenentzako aproposak dituztela diote. «Ilea osasuntsu mantentzen dute». Txanpu horiek parabenorik eta sulfatorik gabekoak direla diote. «Parabenoak eta sulfatoak ilea ito egiten dute, eta ez dira onak. Gure gomendioa da osagarri horiek ez dituzten produktuak erabiltzea».
Horrez gain, ileari kolorea emateko produktu naturalak ere badituzte. «%98 naturalak dira kolorea emateko produktuak».
Baina hor ez da amaitzen Lea ile-apaindegiaren eskaintza. Izan ere, ile apaindegia zabaldu zutenetik, Leako profesionalek flamboyage teknika erabiliz egiten dituzte xerloak. «Xerlo kaliforniarrak modan ipini ziren, baina guk betidanik eskaini izan dugu flamboyage teknika erabiliz egindako xerloak».
Permanente moldeatuak ere egiten dituzte. «Orain modan daude, eta aurpegiari berotasuna ematen diote; edozeinentzako egokitutako permanenteak egiten ditugu».
Gabonetarako opari onak
Orain, Gabonen atarian gaudela, opari aproposak dituztela ere gaineratu dute. «GHD eta beste marka batzuetako plantxak ditugu».