Ibarra, Enbeita eta Galletebeitia Bizkaiko finalean egongo dira
Arkaitz Estiballesek irabazi zuen Amorobieta-Etxanoko azken finalaurrekoa, eta erabakita geratu zen finaleko zortzikotea. Abenduaren 20an jokatuko da finala, BilbonIratxe Ibarra Foruria markina-xemeindarra, Onintza Enbeita Maguregi muxikarra eta Xabat ...
Arkaitz Estiballesek irabazi zuen Amorobieta-Etxanoko azken finalaurrekoa, eta erabakita geratu zen finaleko zortzikotea. Abenduaren 20an jokatuko da finala, Bilbon
Iratxe Ibarra Foruria markina-xemeindarra, Onintza Enbeita Maguregi muxikarra eta Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarra Bizkaiko Bertsolari Txapelketako zortzi finalisten artean daude. Domekan jokatu zen azken finalaurrekoa Amorobieta-Etxanon, eta finaleko zortzikoa erabakita geratu zen.Etxebarriko saioa irabazita, zuzeneko pasea lortu zuen Iratxe Ibarrak; beste biak, berriz, puntuazioz egin dute aurrera. Onintza Enbeita bigarrena geratu da txapelketako puntuaketa kontuan hartuta, eta Xabat Galletebeitia, ostera, bosgarrena. Finala abenduaren 20an jokatuko da Bilboko Bilbao Arenan, eta bertokoekin batera egongo dira bertan Etxahun Lekue Urdulizko saioko irabazlea, Arkaitz Estiballes Amorobieta-Etxanoko saioko irabazlea, Jone Uria puntuazioz lehenengoa, Oihana Bartra puntuazioz hirugarrena eta Fredi Paia puntuazioz bosgarrena.
Azken finalaurrekoa
700 lagun elkartu ziren domekan Amorebieta-Etxanoko frontoian #Josi-Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren azken finalaurrekoan. Gai emaile beharretan Maite Berriozabal ibili zen, eta epaimahaia hurrengoek osatu zuten: Ander Txakartegik, IƱaki Aurrekoetxeak, Jon Jaiok, Joseba Santxok, Jurgi Fuentesek eta Mirari Azulak. Idazkaria Itziar Basterretxea izan zen.
Azken saiotik hiru bertsolari ailegatu dira finalera: Arkaitz Estiballes saioko irabazlea eta Jone Uria eta Oihana Bartra, puntuazioz. Estiballesek 499,5 puntu lortu zituen, Jone Uriak 496 puntu eta Oihana Bartrak, berriz, 478,5 puntu.