Iparragirrek «beste eraso bat» jasan du Alcala Mecoko kartzelan
Ibon Iparragirrek atzo «beste eraso bat» jasan zuela salatu du Iparra Galdu Baik plataformak. Ondarrutarra Alcala Mecoko «bi kartzelerok» erasotu zuten. «Dirudienez, gau guztian argia piztuta eduki zuen Ibonek, eta hori salatzeko kexa bat sartu zu...
Argia itzali ostean, kartzelako bi langile ziegara sartu zitzaizkiola salatu dute. «Bere ziegara joan ziren, eta beraiekin eraman zuten gela txiki batera. Han galdetu zioten ea zertan ari zen argiaren kontuagaz arazoak sortzen. Ibonek esan zien eskaera soil bat egin zuela bakarrik». Plataformaren esanetan, ondokoak izan ziren kartzelako bi langileen erantzunak: «Zer nahi duzu, ipurditik ematea?», Iparragirrek ondokoa erantzun zion: «Zeregaz? Ekarri ez didazuen erratzaren kirtenagaz?». Iparragirreren erantzunaren aurrean, langileek zaplazteko bat eman ziotela salatu dute. «Zaplaztekoa eman ostean, ondokoa esan zioten: «Hemen ustelduko zara. 35 urte jango dituzu hemen, umeen hiltzailea!». Iparragirrek berak ez duela umerik hil esan zien. «Orduan beste zaplazteko bat eman zioten, eta ostean bere ziegara eraman zuten».