Jon Ugarriza dantzariak Gabonetako ikastaro berezia emango du Lekeitioko kiroldegian
Abenduaren 26an, 27an eta 28an emango ditu dantzari, koreografo eta irakasle profesionalak umeei zuzendutako dantza klasiko eskolak.
Bi mailatan emango du ikastaroa, bata hasiberrientzat eta bestea erdiko mailakoentzat. Hasiberriak 10:00etatik 11:30era izango dute ikastaroa eta erdiko mailakoek 11:45etik 13:15era.
Izena kiroldegiko harreran eman behar da abenduaren 16a baino lehen.