Topaketa Tximista atletismo taldearen eskutik izango da, eta kiroldegian egingo da 10:30etik 13:00ak arte. Jardueran guraso eta umeek parte hartu ahalko dutela jakitera eman dute antolatzaileek.
Topaketetan parte hartzeko 665 72 04 07 telefono zenbakira deitu edo
zuzendaritza@lekeitiokiroldegia.com helbide elektronikora idatzi behar da eguenerako.
Lekeitioko Udalak, herriko kirol talde eta ikastetxeen laguntzagaz multikirola proiektua antolatu du 2014-2015 ikasturterako. Programa, Lekeitioko eta inguru hurbileko herrietako lehen hezkuntzako lehen eta bigarren mailetako ikasleei zuzenduta dago. Programaren helburua kirola egiteko eredu hezigarriago bat bultzatzea da.