Zesta-punta topaketetan ia txapel guztiak irabazi dituzte mutrikuarrek
Danok Bat elkarteko pilotariak topaketetako final guztietarako sailkatu dira, eta bakarra galdu dute. Bateko eta besteko pilotariek elkar ezagutzeko balio izan dute asteburuko ekimenekAsteburuan Mutrikuko, Bidarteko, Markina-Xemeingo, Berriatuko eta Ca...
Danok Bat elkarteko pilotariak topaketetako final guztietarako sailkatu dira, eta bakarra galdu dute. Bateko eta besteko pilotariek elkar ezagutzeko balio izan dute asteburuko ekimenek
Asteburuan Mutrikuko, Bidarteko, Markina-Xemeingo, Berriatuko eta Cabanillaseko pilotariek Mutrikuko Miruaitz frontoian egin diren zesta-punta topaketetan parte hartu dute. Danok Bat elkarteko kideak «pozik» agertu dira topaketak egin ostean. «Topaketetan gustura ibili gara. Ondo pasatu dugu hango eta hemengo taldeko kideak elkar ezagutzen, eta egun bat konpartitzen», azaldu dute.Zapatuan, 10:00etan hasita, sailkapen partidak jokatzen hasi ziren Miruaitzen. 15:30ean amaitu zuten kinielak jokatzea. Behin, finalerako bikoteak iragarrita, finalak jokatu zituzten, 20:30ak arte. Denetara bost final jokatu ziren: benjaminaurrekoak, alebinak, txikiak, kadeteak eta gazteak.
Etxekoak nagusi
Benjaminaurreko mailan, Danok Bat elkarteko Aiertek eta Aimarrek eta Markina-Xemeingo Alexek eta Ianek osatutako bikoteak jokatu zuten finala. Etxeko taldeak 25-22 irabazi zioten Markina-Xemeingo bikoteari. Bi bikoteek partidu oso txukuna jokatu zuten.
Alebin mailan, bi final jokatu zituzten. Alde batetik, Danok Bateko Eñautek eta Eneritzek Bidartekoen aurka jokatu zuten. Iparraldeko bikoteak irabazi zuen final lehiatua: 25-20. Bigarren finalean ere, Danok Bateko kideak egon ziren. Markelek eta Unaxek Manex eta Jainagaren aurka jokatu zuten. Mutrikuko bi taldeak ederto aritu ziren, baina Manexek eta Jainagak markagailuan aurreratzea lortu zuten.
Txikien mailan, Danok Bateko Zuhaitzek eta Aratzek, Bidartekoen aurka norgehiagoka polita jokatu zuten. Mutrikuarrak aurrea hartu eta 25-21 irabazi zien Bidarteko bikoteari.
Kadeteetan talde mutrikuarreko Ekaitz Mendizabalek eta Mikel Manzisidorrek Markina-Xemeingo eta Berriatuko eskoletako Ibarluzea eta Ruiz izan zituzten aurkari. Danok Bat taldeko bikoteak nahikoa erraz ira- bazi zion bikote bizkaitarrari.
Azkenik, gazte mailako finalean Danok Bateko Jon Goenaga eta Aitor Andonegi Bidartekoen aurka aritu ziren. Maila handiko partida jokatu zuten lau gazteek. 25-15 irabazi zuten Goenagak eta Andonegik.