Gernika eremu libre izateko konpromisoak gehituz doaz
Jone Amezaga errigoitiarra libre bizitzeko baldintzak sortu gura dituzte, eta, horretarako, herritarren konpromisoa eskatu dute. Orain arte jasotako elkartasuna benetako konpromiso bihurtzea gura dute; eta, bide horretan, atxikimenduak handitzen doaz.H...
Hainbat dira beraien etxeak, lantokiak, txokoak eta abarrak Amezagari eskaini diotenak, eta Errigoitiko gazteak zapatuan babespean bazkaltzeko eta domekan libre gosaltzeko baldintzak sortu gura dituzte.
Horretarako, herri bazkaria egingo dutela iragarri dute, eta jatekoa prestatzeko osagaiak eskatu ditu Jone Libre! plataformak: esnea, txokolatea, kafea, gailetak, azukrea, gatza, olioa, fruta…
Jakiak Astrara eroateko eskatu dute, 17:00etatik aurrera.
Hainbat ekimen antolatu dituzte asteburuari begira: hitzaldiak, tailerrak, erakusketak, jolasak, kontzertuak… Bihar kontzertua emango du Pablo Hase- lek, Astran, 22:30ean.
Bestalde, zapatuari begira, kanpin dendak kalera ateratzeko deia egin dute, gaua ere bertan igarotzeko.